Lehen 15 egunetan Eusko Jaurlaritzak 30.000 eskaera baino gehiago jaso ditu seme-alaba txikiak dituzten familientzako prestazio berrietarako

Argitalpen-data: 


      364562EA-F11B-400A-8B87-EE74AF13A238.jpeg
  • Hiru urtetik beherako haurrak dituzten familia guztiek hilean 200 euroko ordainketa eska dezakete; hirugarren seme-alabatik aurrera, laguntza zazpi urte bete arte luzatzen da, 100 euro hilean

Vitoria-Gasteiz, 16/03/2023

Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak 30.000 eskaera baino gehiago jaso ditu seme-alabak hazteko eta mantentzeko hileko prestazio berrietarako. Zehazki, atzo arte, hilak 15, Jaurlaritzak 30.452 eskabide jaso zituen bide telematikotik: 14.692 Bizkaitik, 10.721 Gipuzkoatik eta 5.039 Arabatik.

Horietatik gehien-gehienak 3 urtetik beherako seme-alabak hazteko laguntza-eskaerak dira: 27.388 guztira. 3 eta 7 urte bitarteko adingabeentzat hirugarren edo ondorengo seme-alabak direlako, 3.012 ordainketa-eskaera daude. Gainera, 52 kasuetan %33ko edo gehiagoko desgaitasuna edo mendetasun-egoera aitortuta du umeak, eta horrek esan nahi du ohiko kopuruaren bikoitza jasotzeko eskubidea izango duela.

Eskaera telematiko horiei beste 1.800 eskaera inguru gehitu behar zaizkie, eskaerak egiteko gaitutako hainbat erakundetatik jasotakoak, hala nola udaletatik eta Correoseko bulegoetatik.

Martxoaren 1ean hasi zen hiru urtetik beherako seme-alabak ardurapean dituzten euskal familiek zuzeneko laguntza ekonomiko berri hau eskatzeko epea. Seme-alabak hazi eta mantentzeko hileko prestazioa da. Adingabea jaiotzen denetik hiru urte bete arte familiek hilean 200 euro jasoko dituzte, eta hilean ehun euro ordainduko zaie, adingabeak hirugarren seme-alaben eta ondorengoen kasuan zazpiak bete arte (familia ugariak).

Iñigo Urkullu Lehendakariak 2022ko maiatzean iragarri zuen bezala, neurri horien helburua jaiotza-tasen joera negatiboa aldatzea da.

Hileroko laguntza berriak telematikoki eskatu ahal izango dira –horretarako, identifikazio-baliabide bat eduki beharko da– euskadi.eus/hilekolaguntzak web-orrian (euskadi.eus/ayudasmensuales) edo aurrez aurre, Zuzenean Zerbitzuak EAEko hiru hiriburuetan dituen ordezkaritzetan, Correoseko bulegoen edo udalen bidez.

Gogoratu behar da hainbat hilabeteko epea jarri dela eskaerak bureta ahal izateko, urrira arte, laguntzak urtarrilaren 1era arteko atzeraeragina dutelako. Horrela, umeak beren ardurapean dituzten eta adin-baldintzak betetzen dituzten euskal familiek urtarrileko eta otsailako dagokien diru-laguntza eskatu ahal izango dute.