


2022ko abenduaren 30ean, ekintza horiek garatzeko dirulaguntzen bigarren deialdia argitaratu zuen Lanbidek. Ebazpen horretan bertan aurreikusten zen PRTRtik eratorritako funts berriak transferituz gero, eskabideak aurkezteko epe berri bat jarriko zela. Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak luzatu egin du dirulaguntzak eskatzeko epea, reskilling- eta upskilling- ekintzak garatzeko, sektore estrategikoetako lanbide-kualifikazioei, pertsonen zaintzari eta despopulazio-arriskuan dauden eremuei lotutako prestakuntza eta birkualifikaziorako, Europar Batasunak finantzatutako Suspertze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan.
Laguntzek 6,2 milioi euroko zuzkidura izango dute.
Onuradun izan daitezke Euskal Autonomia Erkidegoan lantokiak dituzten enpresak, baldin eta beren langileentzat prestakuntza-planak aurkezten badituzte; beren langileekin gauza bera egiten duten enpresa-elkarteak, partzuergoak eta erakunde sektorialak; eta, azkenik, irabazi asmorik gabeko erakundeak, baldin eta enplegu-bila ari diren biztanleria aktiboarentzako eta kalteberatasun bereziko kolektiboentzako prestakuntza-planak ere aurkezten badituzte.
Prestakuntza-planak aurkezten dituzten erakunde pribatu edo publikoek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta sektore estrategikoen, pertsonen zaintzaren eta 5.000 biztanletik beherako udalerrietan bizi direnei zuzendutako prestakuntza-planak aurkezten badituzte.