Lehendakariordeak Legebiltzarrak autogobernua garatzen duen eta eskubideak zabaltzen dituen lehen Enplegu Legea onartzeko aukera planteatu du

Argitalpen-data: 

Idoia Mendia Lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak agerraldia egin du gaur Legebiltzarrean, Enpleguaren Euskal Legearen proiektua aurkezteko. Adierazi duenez, hamarkada bateko lege-hutsunea beteko duen legea da, eraldatzeko asmoz sortua, Europako gizarte-printzipioekin eta zerbitzu publikoen bermearen eraginkortasunarekin lerrokatuta.

Mendiak nabarmendu du eragile sozial eta ekonomiko guztiek eta erakunde guztiek, bereziki udalek, zeregin aktiboa izango dutela bertan, eta langileen eta enpresen beharrei erantzuna emateko asmoa duela, datozen erronken aurrean. Adierazi du, gainera, “gure autogobernua berdintasunez aurrera egiteko erabiltzen dugula, herritarrek aldaketetara egokitu ahal izateko eskubidea baitute, inor lan-merkatutik bota gabe, eta lan duin bat lortzeko eskubidea baitugu, lehen aldiz definitzen duguna”.

Informazio gehigarria