Kontu ekonomikoen aurrerapenaren eta saltoki handien salmentetan izandako murrizketaren berri ematen du gaur Astekonomiak

Argitalpen-data: 

Eustatek emandako kontu ekonomikoen aurrerapena baliatuta, Astekonomiak Euskadiko BPGd-ari eta enpleguari buruzko datuak nabarmentzen ditu aurtengo lehen hiruhilekoan. Era berean, saltoki handien salmentei erreparatzen die. Oraingoan beherantz egin dute.

Eustatek emandako kontu ekonomikoen aurrerapenaren arabera, Euskadiko BPGd-aren urte arteko hazkundea % 2,2koa izan zen 2023ko lehen hiruhilekoan. Hiruhilekoen artean, hazkundea % 0,4koa izan zen, aurreko hiruhilekoan jasotako % 0,5ekoa baino hamarren bat txikiagoa.

Halaber, kontu ekonomikoen arabera, enplegua, lanaldi osoko lanpostuetan neurtuta, % 1,5 hazi zen 2023ko lehen hiruhilekoan. Horren ondorioz, 15.000 lanpostu berri sortu ziren aurreko urteko aldi berarekin alderatuta. Lanpostuak, guztira, milioi bat baino gehiago dira.

Bestalde, saltoki handien eta elikagaien kate handien salmentak % 2,6 jaitsi ziren martxoan, aurreko urteko aldi beraren aldean. Beherakada hori elikagaien bilakaerak eragin zuen (-% 5,3), eta gainerako produktuen salmentak % 3,5 egin zuen gora. Halaber, enpleguak goranzko joerarekin jarraitu zuen (% 5,8).

Asteroko laburpen hau (Ekonomia Zuzendaritzak egina da “Astekonomia” izenarekin) minutu bateko iraupeneko bideo hauen oinarria da, gaurkotasun ekonomikoaren hedapena eta jarraipena erraztea helburu duten bideo hauena, hain zuzen.

Informazio gehigarria