2023an jarduera fisikoaren preskripzio ikastaroa antolatu dugu berriz ere. Bi ikastaro egin ditugu, bata euskaraz udaberrian eta bestea gaztelaniaz udazkenean.
Ikastaroa online formatoan eman da eta 7 unitatez osaturik egon da. Unitate bakoitzak azalpen bideoak, irakurketak eta galdetegi ezberdinak izan ditu.
Osagarri gisa, jarduera fisikoaren diseinua eta hauskortasuna eta gihar-sendotzeari buruzko unitateek saio praktiko presentzial bana izan dute, 3 ordukoa bakoitza. Saio horietan online eran ikusitako ezagutzak praktikara eramateko aukera izan dute ikasleek.
Bi saio hauetan parte hartzea borondatezkoa izan da eta gerturatu ezin izan diren ikasleek, streaming bidez zuzenean jarraitu ahal izan dituzte saioak etxetik Kirol Eskolako kanalaren bitartez.
Orain, gainera, saio hauen grabazioak publiko egitea erabaki dugu. Hurrengo esteka bietan daude ikusgai.
Jarduera fisikoaren diseinua | Sara eta Ilargi | 2023.04.21
Hauskortasuna eta gihar-sendotzea | Ramon eta Xabier | 2023.05.05
Zuen interesekoak izango direlakoan.