Irekia guztiontzat irisgarriago izateko azpitituluak denbora errealean ematen hasi da (Gobernu Bilera 2023-2-7)

fotoconsejo.jpg

2023-02-07

  • Tresna horrek Gobernu Kontseiluaren ondorengo prentsaren aurreko agerraldiak streaming bidez eta azpitituluekin jarraitzeko aukera emango du

Irekia plataformak denbora errealean azpititulazioaren soluzioa estreinatuko du gaur, Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan. Horrela, bileran hartutako erabakien berri emateko eta komunikabideetako galderei erantzuteko Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak egin ohi duen agerraldia –maiz beste sailburu batekin batera– aurrerantzean azpitituluekin jarraitu ahal izango da streamingez, Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Irekiaren webgunearen bidez.

Azken hilabeteetan, euskaraz zein gazteleraz, denbora errealean azpititulu sistema bat sortzeko egin diren probek emaitza onak eman dituzte eta horri esker gaur estrainekoz erabiliko da sistema hori.

Aukera hori baliatuta, Irekia plataformak herritarrei Eusko Jaurlaritzaren eta haren kargu publikoen jarduerari buruzko informazio hobea eta berehalakoagoa emateko apustua sendotu du. Gainera, Eusko Jaurlaritzak bere konpromisoari eusten dio edozein urruntze edo bazterketa egoera saihesteko ezein pertsona talderentzat.

Azken urteotan, Irekiak funtzionalitate ugari sartu ditu irisgarritasuna hobetzeko, eta horrek aniztasun funtzionala duten pertsonak integratzen lagundu du. Horrela, plataforman argitaratutako eduki eta zerbitzuetarako sarbidea erraztu du, berdintasun baldintzetan.