146 eskaera erregistratu dira epearen barruan, hau da, 2022. urtearen antzeko kopurua, orduan 151 eskabide zenbatu baitziren. Handitu egin da, ordea, guztira bideratutako zenbatekoa: iaz 330.000 eurokoa zen, eta aurten, berriz, 350.000 eurokoa. Ondoren, erakunde eskatzaile onuradunek egindako jarduerak justifikatzeko egiaztagiri guztiak aurkeztuko dituzte, eta horretarako azken eguna 2024ko urtarrilaren 2a da.
Era berean, irailaren 28an itxi zen 2023an Euskadiko liburutegietako liburu-funtsak berritzeko edo/eta handitzeko dirulaguntzak eskatzeko epea. Guztira, 1.000.000 euro emango dira; 2022an, aldiz, 700.000 euro izan zen banatutako zenbatekoa. Jasotako 178 eskaerak –iazko 196 eskaerak baino gutxiago– hiru laguntza-ildotarako dira: Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko Liburutegi sortu berrietarako fundazio-sortak erosteko; gauza bera Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean sartuta ez dauden euskal liburutegietarako; hirugarrenik, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietako funtsak berritzeko. Dirulaguntzaren agiri bidezko justifikazioa 2023ko abenduaren 31 baino lehen egin beharko dute.
Laster argitaratuko dira dirulaguntza bien ebazpenak, erakunde onuradun bakoitzari esleitutako zenbatekoarekin.