INGURA online ikas-plataforman emandako urratsak aurkeztu dira

Argitalpen-data: 

HABEren zuzendari Jokin Azkuek eta proiektuaren arduradun tekniko Eskarne Lopetegik aurkeztu berri dituzte INGURA online ikas-plataforman orain arte emandako urratsak.

HABEren zuzendariak proiektuaren garrantzia azpimarratu, eta adierazi du A1 eta A2 mailako materiala aurtengo urte bukaerarako-edo prest edukitzea dela helburua, eta C1 maila arterakoa, berriz, 2025-2026 ikasturterako.

INGURA egitasmoaren arduradunak proiektuaren egungo egoera eta funtzionamendu orokorra aurkeztu ditu: atari nagusia, izen-ematea, ikaslegaiak eta ikasleak, baita A1 mailako ikastaroa ere (itxura eta antolaketa, unitate didaktikoen hezurdura, jarduerak, bideoak...).

Aurkezpenari buruzko informazio zehatzagoa nahi izanez gero, ikus aurkezpen-bideoa: