Iñaki Heras, Unibasq-eko zuzendari berrautatua

Argitalpen-data: 


      Inaki_Heras.jpg

Unibasq-eko presidente eta Hezkuntza sailburu Jokin Bildarratzek hala proposatuta, Unibasq-eko Gobernu Kontseiluak Iñaki Heras Saizarbitoria Unibasq-Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziako zuzendari berrautatzea onartu du. Heras 2019ko amaieratik da Unibasq-eko zuzendari.

Herasen kudeaketarekin, Europako erreferentziazko agentzia gisa finkatu da Unibasq, euskal unibertsitate-ekosistema osoa hazteko funtsezkoa, bereziki ikerketaren ebaluazioari dagokionez. Horrela, azken urteetan 400 titulazio ebaluatu eta egiaztatu ditu, eta irakasle eta ikertzaileen 6.500 ebaluazio egin ditu. Gainera, nabarmentzekoa da Unibasq-ek prestakuntza dualaren eta nazioartekotzearen arloetan duen zeregina –unibertsitate-kalitatearen ziurtapenaren eta ebaluazioaren arloko nazioarteko lankidetza-sareetako kide aktiboa da, besteak beste ENQA, INQAAHE eta ECA-ko kide –. Era berean, azken urteotan Euskal Unibertsitate Sisteman nazioarteko prestakuntza dualeko hainbat ekimenetan eragile traktorea izan da agentzia, eta nazioarteko erakundeek finantzatutako 17 nazioartekotze-proiektutan parte-hartze aktiboa izan du.

Iñaki Heras, UPV/EHUn Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua eta doktorea, Euskal Herriko Unibertsitateko Enpresen Antolaketako katedraduna da.

Ikerketako seiurtekoak

Unibasq-eko Gobernu Kontseiluaren bileran, Heras berrautatzeaz gain, beste zenbait gairen artean, UPV/EHUko ikerketa-seiurtekoen deialdian figura profesional berriak sartzea ere onartu da.

Orain arte, ikerketa-jarduera ebaluatzeko deialdia irakasle eta ikertzaile iraunkorren figuretara mugatuta zegoen. Hemendik aurrera, finkatzeko bidean dagoen plaza bat betetzen ari diren profesionalek ere parte hartu ahal izango dute.

Informazio gehigarria