iLab-eko partaidetzako berrikuntza proiektu esperimentalak babesteko deialdia ireki da

iLab-ak deialdia antolatu du esperientziak eta ikaskuntzak transferitzeko ekintzak egin nahi dituzten partaidetzako berrikuntza proiektuentzat.

Astelehena, abenduak 18

Parte-hartzean berrikuntza sustatzeko lanean, iLab-ak proiektu esperimentalak aurkezteko deialdia ireki du, herritarren parte-hartzearen etengabeko aurrerapenean lagunduko duten ikaskuntza esanguratsuak partekatzeko.

Parte hartzeko proiektu esperimentalak bultzatuz eta lagunduz, iLab-ak ikuspegi, metodologia edo prozedura berritzaileak jarri nahi ditu abian, parte-hartzea hobetzeko eta hainbat erronka eta eremutarako irtenbideak sortzeko.

Deialdia gaurtik, 2023ko abenduaren 18tik, eta urtarrilaren 30era bitartean egongo da zabalik. Honetan herritarren partaidetzarako esperientzia berritzaileen transferentziara bideratutako 4 proiektu bilatzen ditu, 2024ko martxotik urrira bitartean garatuko liratekenak.

Nori zuzenduta dago?

Beren esperientzia transferitzeko ekintzak egitea bilatzen duten ekimenek edo ekintzak egiteko prozesuan dauden ekimenek proposamenak aurkez ditzakete, ikaskuntza esanguratsuak lortzeko eta transmititzeko helburuarekin.

Hautatutako proiektuek iLab-aren laguntza izango dute. Laguntza horretan, transferentzia-produktu bat garatzeko aholkularitza eta laguntza emango dira, bai eta produktu hori diseinatu, ekoitzi eta gauzatzeko baliabide ekonomiko eta teknikoak esleituko ere.

Nola parte hartu?

Izena emateko dokumentazioan eskatzaileari buruzko datu orokorraketa proiektu esperimentalaren proposamena bildu beharko dira. Proposamenaren formatua idatzizko edo ikus-entzunezkoa izan adaiteke. Aurkezteko epea gaur hasi eta urtarrilaren 30era arte luzatuko da (egun hori barne). Proposamenak posta elektroniko honetara bidali beharko dira: [ilabpartaidetza@euskadi.eus]

Informazio gehiago: ilabpartaidetza@euskadi.eus


nola parte hartu