iLab-aren aurrerapenak, jarduera eta sarearen hedapena

Azken hiru hilabeteetan, aurrerapauso ugari eman dira iLab-aren jardunean; eta horien artean, sarea handitzea eta eragileen arteko harremanak sendotzea nabarmentzen dira.

Azken hiru hilabeteetan, aurrerapauso ugari eman dira iLab-aren jardunean; eta horien artean, sarea handitzea eta eragileen arteko harremanak sendotzea nabarmentzen dira.

Horren erakusgarria bat da urtarrilaren 17an Bilbon egin zen lehen Foro Irekian izandako parte-hartzea da, 36 pertsona bildu baitziren hiru ardatzen inguruan: sarearekin harremanetan jartzea, ordura arte egindako lana lehen eskutik ezagutzea eta Proiektu Esperimentalen Deialdiaren esparruan aurkeztu beharreko proposamenak laguntzea.

Sarearen jardueraren beste adibide bat Transferentzia Proiektu Esperimentalen Deialdia bera da. Honetan 9 proposamen aurkeztu dira eta gure lurraldeko 21 eragile sozial, aditu eta instituzional elkarlanean aritu dira, beren partaidetza-esperientziari buruzko transferentzia-produktu eta -ekintzak aurkezteko. Gainera, iLab-ek abian jarri duen lehen deialdi honek interesa piztu du proiektuak hautatzeko bozketa irekiko fasean, izan ere, 1.975 boto jaso dira proiektuetan banatuta. Lan horren guztiaren ondorioz, lau taldek haien transferentzia proiektuak garatuko dituzte 2024ko martxotik urrira bitartean, iLab-en laguntzarekin.

iLab-eko Talde Eragileari dagokionez, nabarmentzekoa da azaroan hasitako ibilbidearen jarraipena. Bigarren topaketa Donostian egin zen. Taldearen ahaleginak deialdiko proiektuen aurrehautaketan egon baziren ere, taldearen lan-prozesuan eman beharreko hurrengo urratsak zehazteaz ere arduratu ziren. Batez ere, herritarren partaidetzako berrikuntzari buruzko iLab-en definizioa zehaztea eta hura garatzeko eragileek (sozialak, adituak eta instituzionalak) duten eginkizuna baloratzea.

Azkenik, iLab-en jarduera-eremuarekin zerikusia duten nazioarteko sareak identifikatzeko tartea ere egon da. Nazioarteko sareen bilaketa horretan, iLab-etik bultzatzen den lana aberastu eta ezagutza eman dezaketen gaiak eta ikuspegiak aurkitzen ari dira.