Oposizio-faserako prestatutako probak honako leku eta orduetan egingo dira:
2023ko otsailaren 11 (larunbata): 16:00, Irungo FICOBA erakustazokan.
2. pabiloia: ABASOLO - ZUBIAURRE
Gogoan hartu:
- Garraio publikoa hartzea duzu onena FICOBA erakustazokara iristeko (EuskoTrenen geltokia duzu instalazioen ondo-ondoan “Irun-FICOBA”).
- Ateak azterketa ordua baino 45 minutu lehenago irekiko ditugu.
- Abizenaren arabera dagokion pabiloira joan beharko duzu. Pabiloi bakoitzaren barruan zenbakidun eremuak daude. Hona hemen, abizenen eta azterketa-eremuen banaketa (PDF, 503 KB) .
- Egokitzapenen bat (azterketa handituak, zeinu-interpretea,…) edo proba egiteko laguntzaren bat eskatu duten pertsona guztiek adierazi zaien tokira joan beharko dute.
- Ez ahaztu NAN, gida-baimena edo pasaportea eraman behar duzula azterketara.

- Boligrafoa ere zuk eraman behar duzu (beltza edo urdina).
- Erabili komunak azterketa-gunera sartu aurretik, azterketa egiten ari zarela ez delako utziko komunera joaten.
- Probaren A zatiak 40 galdera eta erreserbako 5 izango ditu. B zatiak, berriz, 20 galdera gehi erreserbako 5 galderako bi aukera izango ditu. Hautatzen duzun aukeraren galderei erantzun beharko diezu. Ikusi argibide-orria (PDF, 238 KB) . Ikusi erantzun-orria (PDF, 184 KB) .
- Ez dira zuzenduko azterketa-eredua (A edo B) adierazita ez duten erantzun-orriak, eta ez da zuzenduko 1 edo 2 aukera markatuta ez duten orrien B zatia.
- Bi probak batera entregatuko dira koadernotxo batean, eta 120 minutuko denbora izango duzu bi zatiak egiteko.
- Ariketak amaitu ondoren, galderen koadernoak eta erantzun zuzenen txantiloiak argitaratuko dira.
- Probaren emaitzak otsailaren 14an argitaratuko dira.
