Hondarribia Bixibizi: 2022ko laburpena

Argitalpen-data: 

Jarduera fisikoa eta kirolerako orientazio zerbitzua Hondarribian 2018an martxan jarri zen. Hasieratik osasun zentroarekin elkarlanean izan da. Halaber, hainbat estrategia erabili ditu zerbitzua zabaltzeko eta Hondarribiko pertsonen osasuna hobetzeko.

Zerbitzuari dagokionez, 2018an 82 erabiltzaile izan zituen, 2019an 115, 2020an 51 eta 2021ean 53. 2022an 86 erabiltzaile berri izan dira eta orain arte bezala erabiltzaile gehienak osasun zentrotik bideratuak izan dira. 

Adinari erreparatuta, erabiltzaile gehienak 65 urtetik gorakoak izan dira.

Sexuari dagokionez, emakumeak (60) gizonak (26) baino askoz gehiago izan dira orientazio zerbitzutik pasa direnak. Aldea oso nabarmena da; emakumeen kopuruak gizonezkoena hirukoizten du. Tipi-tapako saioetan joera berdina izan da, baina Jostaldin egiten diren saio gidatuetan gizonezkoen portzentajea oraindik baxuagoa izan da eta ez da % 20ra iritsi.

Hemen 2022ko memoria osoa.