Hezkuntza Sailak 734.000 euroko dirulaguntza eman dio BC3 ikerketa zentroari, Biodibertsitate Plan Osagarrian parte har dezan (Gobernu Bilera 2023-11-14)

Argitalpen-data: 


      fotoconsejo(2).jpg

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran onartu du, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, BC3 – Basque Centre for Climate Change oinarrizko eta bikaintasuneko ikerketa-zentroari 734.779 euroko laguntza ematea, “Biodibertsitatea” I+G+b Plan Osagarrian parte har dezan, Europar Batasunak finantzatutako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan (Next Generation-EU).

Euskadik Biodibertsitate programan duen parte-hartzea «Zerbitzu ekosistemikoen inbentarioa» programan kokatzen da. Euskadiren ekarpena programa honetan, BC3k sortutako ARIES plataforma zabaltzea eta aberastea da. Aipaturiko plataforma honek hainbat iturritako datuak integratzea eta horiek eraginkortasunez erabiltzea bilatzen du, erabakiak hartzen eta ikerketak egiten laguntzeko. BC3k, biodibertsitate programatik jasotako funtsei esker, prototipo berri bat sortuko du. Prototipo hori ezagutzera emango du, eta haren erabilera erraztuko du, eskuliburuak sortuz eta beste autonomia-erkidego batzuetako erakundeen lankidetzaren bidez zabaltzeko aukera emanez.

BC3k bere gain hartzen du  biodibertsitate-programaren Euskadiko koordinazioa. Next Generation funts europarretatik datorren zenbateko honez gain, Euskadik biodibertsitate-programa hori kofinantzatzen du, funts propioen ekarpena eginez.

BC3 – Basque Centre for Climate Change bikaintasuneko BERC zentroa da klima-aldaketaren kausei eta ondorioei buruzko ikerketan, bai eta ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren arteko harremanean ere. Diziplina anitzeko Ikertzaile talde batek osatzen du, eta erakunde eta sare zientifiko eta eragile sozioekonomiko nagusiekin konektatuta dihardu. Ezagutza sortzen du, nazioartean garapen iraunkorrerako erabakiak hartzea errazteko eta bultzatzeko.

Informazio gehigarria