Hezkuntza sailak 57,8 milioi euro bideratu ditu bere menpeko ikastetxe publikoetako garbiketa zerbitzuak kontratatzeko (Gobernu Bilera 2023-3-28)

Argitalpen-data: 


      fotoconsejo.jpg

 

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran onartu du, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, 57.833.120,98 euroko gastua bideratzea Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publikoetarako garbiketa zerbitzuak kontratatzera.

Gastua Gobernu Kontseiluan onarturik, Hezkuntza Sailak ikastetxe publikoetan garbiketa-zerbitzuak kontratatzeko lizitazioa hasiko du. Garbiketa-zerbitzuak ezinbestekoak dira ikastetxeek beharrezko higiene eta osasun-baldintzak bete ditzaten eta, era horretan, beren jarduera normaltasunez garatu ahal izan dezaten.

Kontratazio horiek bederatzi lotetan banatu dira, irizpide geografikoaren arabera antolatuta, baina, aldi berean, ikastetxeen berezitasunak ere kontuan hartuta. Orotara, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko 256 ikastetxe edo eraikinen garbiketaz ari gara, batez ere Bigarren Hezkuntzako Institutuak, Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuak, Hizkuntza Eskola Ofizialak, Hezkuntza Sailaren Berritzeguneak (Prestakuntzan eta Hezkuntzaren Berrikuntzan Laguntzeko Zentroak), Irale zerbitzuaren egoitzak eta Musika Kontserbatorioak, guztiak ere Hezkuntza Sailaren menpeko zentroak.

Kontratuen iraupena bi ikasturtekoa izango da (2023-2024 eta 2024-2025 ikasturteak), luzatzeko aukerarekin.

Informazio gehigarria