Grand Départ Pays Basque ikastetxeetara iritsi da "La Dictée du Tour" ekitaldiarekin

Argitalpen-data: 


      Bildarratz_Mungia_Tourra.png
  • Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak Christian Prudhomme hartu du Mungiako Legarda ikastetxe publikoan, Tourra eta txirrindularitza ikasgeletara eraman nahi dituen jarduera bat gauzatzeko

Frantziako Tourreko ekitaldi tradizional eta ezezagunetako bat da ‘La Dictée du Tour’, ikastetxeetan egiten den ekitaldia. Frantziako Tourrarekin eta haren ondarearekin lotutako testu baten diktaketa bat egiten datza, gazteen artean Frantziako lasterketaren ospea helaraztea eta sustatzea du helburu, ingurumenarekiko errespetua sustatzearekin batera.

Honela, Grand Départ Pays Basque 2023ren baitako ekitaldietan, Mungiako Legarda eskola publikoak Chistian Prudhomme Frantziako Tourreko zuzendari nagusiaren bisita hartu du Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburua eta Eneritz Iturriaga Emakumezkoen Frantziako Tourrean (frantsesez eta ofizialki: Grande Boucle Féminine Internationale) 10 partaidetza dituen txirrindulari profesional ohia izan dira bisitaren anfitrioiak, eta ikasleek goiz hezitzaile, ludiko eta dibertigarria izan dute. Batzuek diktaketa egiten zuten bitartean, beste batzuek txirrindularitzarekin lotutako hainbat jarduera osatu dituzte ikastetxeko patioan. Tourreko lasterketa zuzendariaren SKODA auto gorri deigarria ere mirestu ahal izan dute, uztailaren 1, 2 eta 3an gure errepideetan zehar zirkulatzen ikusiko duten ibilgailua.