Gobernu Kontseiluak onartu du Lanbidek 15,3 milioi eurora arte zabaltzea enplegua mantentzeko konpromisoa duten mikroenpresentzako laguntzak (Gobernu Bilera 2023-4-18)

Argitalpen-data: 


      fotoconsejo.jpg
  • Jasotako eskaeren bolumen handia dela eta, batez ere inbertsio digitalekin lotutako ildoa, orain arte bideratutako 12,9 milioiei beste 2,4 gehitu zaizkio 

Gobernu Kontseiluak gaur onartu du Lanbidek 2,4 milioi eurotan handitzea mikroenpresei enplegua mantentzeko laguntza-programa, jasotako eskaeren bolumen handiaren ondorioz. Europako funtsei lotutako kopuru hori orain arte emandako 12,9 milioiei gehitzen zaie, eta ekintzailetzari eta trantsizio ekologiko eta digitalerako inbertsioak egin dituzten enpresei lagundu nahi die. 

Idoia Mendia Lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuak proposatuta, Gobernu Kontseiluak argi berdea eman dio "Oreka eta ekitatea lortzeko lurralde-proiektu berriak. Ekintzailetza eta mikroenpresak" programaren baliabide ekonomikoak gehitzea,  Europar Batasuna–Next GenerationEUk  finantzatutako Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan. 

Deialdi hau 2021eko abenduan onartu zen, eta haren helburua da mikroenpresen jarduerari eta enpleguari eusten laguntzea, baldin eta mikroenpresa horiek inbertsioak egin badituzte ingurumena gehiago errespetatzen duen edo digitalizatuago dagoen ekoizpen bateranzko trantsizioa errazteko. Horrela, enpresa txikien jarduera ekonomikoaren eta enpleguaren jarraitutasuna babesten da, enpresa horiek osatzen baitute beren jarduera garatzen duten biztanleguneetan gehien errotutako enpresa-sarea, eta, aldi berean, ekoizpen-modu iraunkorragoetara eta modernoagoetara aldatzea sustatzen da. 

2022ra arte aurreikusitako 12,9 milioiak esleitu ondoren, eta jasotako eskaeren kopuru handiaren ondorioz, bereziki inbertsio digitalekin lotutako ildoan, partida beste 2,4 milioi eurotan handitzea erabaki da, mikroenpresa txiki eta ertainen eskariagatik. Horiek sei hilabetez enpleguari eusteko konpromisoa hartu dute, 15,5 milioira iristeko.


Informazio gehigarria