Gobernu Kontseiluak asmo- eta lankidetza-akordio bat onartu du Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluarekin eta Konfekoopekin (Gobernu Bilera 2023-4-18)

Argitalpen-data: 


      fotoconsejo.jpg
  • Euskal Autonomia Erkidegoko garapen ekonomiko eta sozial iraunkorrari eraginkortasunez laguntzeko ahaleginak bateratzeko konpromisoa hartzen dute

Gobernu Kontseiluak, Idoia Mendia lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak proposatuta, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluarekin eta Konfekoop - Euskadiko Kooperatiben Konfederazioarekin asmo- eta lankidetza-akordio bat sinatzea onartu du gaur, Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomia eta gizartea garatzen laguntzeko ahaleginak bateratzeko helburuarekin.

Akordioan jasotzen den bezala, Euskal Kooperatiben Mugimenduaren ordezkaritza instituzionalean lankidetza estua lortu nahi da, kooperatiba-eremuan enpresa berriak eta enplegua sustatzea, bai eta lankidetza eta finantza-tresnak, pertsonen garapena eta gaikuntza sustatzea ere. Era berean, euskal kooperatibismoa, kultura kooperatiboaren garapena eta gobernu onaren kodeak ezagutaraztea eta Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseilua indartzea du helburu.

Lankidetza-tresna publiko pribatu horren bitartez, Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Kooperatiben Mugimenduak helburu partekatu bat lortu nahi dute: hazkunde ekonomikoa pertsonaren garapen integralarekin integratzea, horrekin gizarte jasangarriagoa eta kohesionatuagoa eraikitzen lagunduz.

Akordio-proposamen hori 2005ean eta 2014an sinatutako aurreko bietan oinarritzen da, eta haren garapena eta aplikazioa eguneratzen ditu, egungo gizarte- eta ekonomia-uneari egokitutako konpromisoak ezarriz. Akordio hau datozen asteetan sinatuko da.

Informazio gehigarria