Gaur irekiko da Osakidetzako profesionalen 2023ko euskararen hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko izena emateko epea

Argitalpen-data: 

Atzo argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian euskararen hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko IVAPen 2023ko lehen deialdia. Osakidetzako profesionalek parte har dezakete bertan eta izena emateko epea gaur, otsailak 02, hasi eta otsailaren 15era arte izango da.

Osakidetzako profesionalek euskararen hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeari dagokionez hainbat berritasun izan dira. Horien artean, azpimarratu behar da hemendik aurrera Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea (IVAP) izango dela hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko gaitutako erakunde bakarra, eta aldian-aldian egingo duela eskakizun horiek egiaztatzeko prozesuen deialdia, 11/2022 Legearen arabera.

Euskararen hizkuntza-eskakizunak egiaztatu nahi dituzten Osakidetzako profesionalek Osakidetzako intranetaren bidez eman ahal izango dute izena 2023ko lehen deialdi honetan, baina hurrengo deialdietan IVAPen aplikazioa erabili beharko da. Deialdi honetako prozedurek berberak izaten jarraituko dute, IVAPen baldintzetara egokitzeko aldaketa batzuk izan ezik.

Gainera, egiaztapen-prozesuan parte hartu ahal izateko, hemendik aurrera Osakidetzan gutxienez lan-kontratu bat eduki beharko da hizkuntza-eskakizunen deialdian izena emateko epean, kasu honetan otsailaren 02tik 15era.

osakidetza euskaraz