Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa: Eskala Juridikoa. Azterketei buruzko informazioa

Argitalpen-data: 

Oposizio-faserako prestatutako probak honako leku eta orduetan egingo dira:

2023ko otsailaren 11 (larunbata): 10:00, Irungo FICOBA erakustazokan.

1. pabilioia: ABAITUA- CIRARDA bitartean

2. pabiloia:COBOS – LONGARTE bitartean

3. pabiloia:LÓPEZ – ZUZAYA bitartean

Gogoan hartu:

  • Garraio publikoa hartzea duzu onena FICOBA erakustazokara iristeko (EuskoTrenen geltokia duzu instalazioen ondo-ondoan “Irun-FICOBA”).
  • Ateak azterketa ordua baino 45 minutu lehenago irekiko ditugu. 
  • Abizenaren arabera dagokion pabiloira joan beharko duzu. Pabiloi bakoitzaren barruan zenbakidun eremuak daude. Hona hemen, abizenen eta azterketa-eremuen banaketa (PDF, 475 KB) (leiho berri batean irekitzen da).
  • Egokitzapenen bat (azterketa handituak, zeinu-interpretea,…) edo proba egiteko laguntzaren bat eskatu duten pertsona guztiek adierazi zaien tokira joan beharko dute
  • Ez ahaztu NAN, gida-baimena edo pasaportea eraman behar duzula azterketara.



  • Boligrafoa ere zuk eraman behar duzu (beltza edo urdina).
  • Erabili komunak azterketa-gunera sartu aurretik, azterketa egiten ari zarela ez delako utziko komunera joaten.
  • Probaren A zatiak 40 galdera eta erreserbako 10 izango ditu. B zatiak, berriz, 20 galdera gehi erreserbako 5 galderako bi aukera izango ditu. Hautatzen duzun aukeraren galderei erantzun beharko diezu. Ikusi argibide-orria (PDF, 238 KB) (leiho berri batean irekitzen da). Ikusi erantzun-orria (PDF, 184 KB) (leiho berri batean irekitzen da).
  • Ez dira zuzenduko azterketa-eredua (A edo B) adierazita ez duten erantzun-orriak, eta ez da zuzenduko 1 edo 2 aukera markatuta ez duten orrien B zatia.
  • Bi probak batera entregatuko dira koadernotxo batean, eta 150 minutuko denbora izango duzu bi zatiak egiteko.
  • Ariketak amaitu ondoren, galderen koadernoak eta erantzun zuzenen txantiloiak argitaratuko dira.
  • Probaren emaitzak otsailaren 14an argitaratuko dira.