Eusko Jaurlaritzak Getxoko 105.6 MHz frekuentziari dagokion lizentzia ematea onartu du (Gobernu Bilera 2023-3-28)

Argitalpen-data: 


      fotoconsejo.jpg

Gobernu Kontseiluak Agrupación Radiofónica SAri Getxoko 105.6 MHz frekuentziari dagokion lizentzia ematea onartu du, maiztasun-modulazioko uhin metrikoetako irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko. 

Lizentzia hori Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 2021eko urrian deitutako lehiaketa publikoaren emaitza da, Ameba Kultur Elkarteak uko egin bait zion Getxoko 105.6 MHz frekuentzia erabiltzeko lehiaketa publiko baten bidez 2019an emandako lizentziari. 

Bi prozesu horiek Eusko Jaurlaritzak 2012ko otsailean onartutako lehiaketa publikotik datoz. Lehiaketa horren helburua Euskal Autonomia Erkidegoan maiztasun modulatuko uhin metrikoen bidezko irrati-komunikazioko zerbitzuak emateko lizentziak ematea izan zen.

Informazio gehigarria