Eusko jaurlaritzak Europaren Eguna oroituko du gaur, etorkizuneko proiektu horrekin duen konpromisoa berresteko

Argitalpen-data: 


      FEDER_es.png

Gaur Europaren Eguna ospatzen dela eta, Ekonomia eta Ogasun Sailak, Kohesio Politikaren eta Europako Funtsen Zuzendaritzaren bitartez, bat egiten du oroitza horrekin, eta berretsi egiten du pertsonak, gizarte-kohesioa, jasangarritasuna eta integrazioa ardatz dituen etorkizuneko proiektu horrekin duen konpromisoa.

Horretarako, liburuxka bat argitaratu du. Bertan nabarmentzen da Euskadik Europar Batasuna eraikitzeko lanean jarraitzen duela, kultura-aniztasuna eta inklusioa, bizi-kalitatea eta ongizatea sustatzeko, giza eskubide unibertsalak eta bizikidetza baketsua defendatzeko, eta giza garapen jasangarriaren eredua bultzatzeko. Horrela, jarraitu egiten zaio hazi europazalea erein zutenen espiritua, hala nola honako hauena: Schuman, Monnet, Adenauer, De Gasperi eta Spaak.

Europar Batasunarekin partekatutako zeregin horretan, kohesio-politikan batera finantzatutako programa hauek daude abian Euskadin:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko EGEF 2021-2027 Programa, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru-aldundiek eta Ekonomiako eta Europako Funtsetako Sailburuordetzako taldeak elkarrekin egina. Programa honi esker, 400 milioi eurotik gorako inbertsioak egin ahal izango dira Euskadin, Eusko Jaurlaritzaren eta foru-aldundien kontura, Europar Batasunak % 40an finantzatuta.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Plus 2021-2027 Europako Gizarte Funtsaren programazio-aldi berria. Aldi horretarako, guztira 197 milioi eurotik gorako jarduketak biltzen dira —horietatik 79 milioi Europar Batasunak jarriko ditu—, eta 90.000 pertsona baino gehiagori arreta ematea aurreikusi da.

2023ko maiatzaren 9a ere Konpetentzien Europako Urtearen hasiera ofizialeko eguna da. Horren bidez, gaitasunen defizita zuzentzen eta bizialdi osoko ikaskuntza bultzatzen lagundu nahi da.

Informazio gehigarria