Eusko Jaurlaritzak 45.000 euro bideratuko ditu haurren artean euskarazko ikus-entzunezko kontsumoa sustatzeko (Gobernu Bilera 2023-12-19)

Argitalpen-data: 


      fotoconsejo.jpg

Jaurlaritzaren Kontseiluak "Euskara Zinema Aretoetara" programa finantzatzea erabaki du, Euskadiko ikastetxeetako haurren artean euskarazko ikus-entzunezko kontsumoa sustatzeko eta material didaktiko espezifikoa egiteko. "Tinko Euskara Elkarteak" sustatutako programa da, eta Jaurlaritzak, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren bitartez, 45.000 euroko zuzeneko dirulaguntza emango die.

Tinko Euskara Elkarteak 1993an ekin zion bere ibilbideari, areto komertzialetako euskarazko zinema eskaintza faltari erantzunez. Hasiera-hasieratik, 3 eta 16 urte bitarteko haurrek gustuko dituzten film erakargarri eta arrakastatsuak pantaila handian euskaraz ikustea izan dute helburu. Haurrek zinema euskaraz ikusi ahal izatea eta ohiturak hartzea funtsezkoa da hizkuntzaren normalizazio-prozesurako. Horretarako, filmak banatzeko eskubideak lortu ditu, bikoiztu eta banatu egin ditu 25 urteetan zehar bete diren ikastetxeen, hornitzaileen, udalen eta banatzaileen sare zabal bati esker.Urte hauetan egindako lan onaren adierazle da 1,6 milioi haurrek ikusi dituztela euskarara bikoiztutako eta banatutako filmak, urtean batez beste 72.000 ikuslerekin.Erakundeak apustu berezia egin nahi du, bere sistema indartuz, bai pelikulen kopuruari dagokionez, bai egiten duten material pedagogikoari dagokionez. Horretarako, programa bat proposatu du, honako helburu hauekin:

  • EAEko ikastetxe guztiek programaren berri izatea;
  • Lehen hezkuntzako eta DBHko haur guztiek zinema euskaraz ikusteko aukera izatea.
  • Berdintasuna, osasuna, gazteria, dibertsitate funtzionala... bezalako balioak lantzen dituzten 8 film eskainiko dira urtean.
  • 75.000 ikaslerengana hurbiltzea;
  • oro har, esperientzia positiboa izatea.

Eusko Jaurlaritzaren iritziz, proiektu hau interes publiko eta berritzailekoa da, eta egiaztatuta dago zuzeneko dirulaguntza emateko aukera.

Informazio gehigarria