Eusko Jaurlaritzak % 0,1eko defizitarekin eta 10.822 m "-ko zorpetzearekin itxi du behin-behinean 2022a

Argitalpen-data: 


      Lakua_2.JPG

 

Eusko Jaurlaritzak 2022ko ekitaldia behin-behinean itxi du % 0,1eko defizitarekin eta 10.822 M €-ko zorpetzearekin —hau da, % 12,7 EUSTATek landutako gure BPGd-aren gainean—.Diruzaintzako gerakin erabilgarriei dagokienez, abenduaren 31n 1.482 M €-koak izan ziren —2021ean 1.800 M €—, eta horietatik 2023ko lehen hiruhilekoan ekitaldi honetako aurrekontua finantzatzeko 488 M € erabili dira, beraz, 994 M € erabilgarri daude. Gainera, 2022an Administrazio Orokorrean ordaintzeko batez besteko epea 22,5 egunekoa izan da.

Ekonomia eta Ogasun Sailak 2022ko aurrekontuaren likidazioaren datuak bidali dizkio Eusko Legebiltzarrari. Datu horien arabera, Eusko Jaurlaritzaren, erakunde autonomoen eta Osakidetzaren behin-behineko exekuzio bateratua % 95ekoa izan da, eta inbertsio-kapituluen exekuzio bateratua % 74koa. Datu horiek ez dute SEM – Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa barne hartzen, kontuetan duen eragin koiunturala dela eta.

Zehazki, Eusko Jaurlaritzan, honako hau izan da exekuzioa sailka:

 

Saila

EXEKUZIOA 2022

 
 

Lehendakaritza

% 71

 

Segurtasuna

% 94

 

Lana eta Enplegua

% 93

 

Gobernantza Publikoa eta Autogobernua

% 93

 

Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasun eta Ingurumena

% 73

 

Ekonomia eta Ogasuna

% 96

 

Hezkuntza

% 98

 

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioa

% 88

 

Osasuna

% 100

 

Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak

% 86

 

Kultura eta Hizkuntza Politika

% 97

 

Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa

% 89

 

 

 

 

 

Eusko Jaurlaritzaren “inbertsio”-kapituluei dagokienez (6, 7 eta 8), hiruren batez besteko exekuzioa % 78koa da. 1.855 M €-tik, 1.448 M € exekutatu dira.  

2022an pandemiaren ondorioei aurre egiteko eta horiek arintzeko neurriak 322 M €-koak izan dira —167 M € Osakidetza eta 66 M € Hezkuntza—. Hortaz, 2020az geroztik Eusko Jaurlaritzak 1.725 M € erabili ditu.

Sarrerei dagokienez, lurralde historikoen ekarpenak 11.599 M €-koak dira; Estatuko funtsak 340 M €-koak; Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoaren sarrerak 371 M €-koak; Europako bestelako funtsenak 312 M €-koak eta gainerako sarrera ez-finantzarioak 257 M €-koak. Hala, batura 12.879 M € da guztira.

 

LEHENTASUNEZKO ARRETA EREMUAK (LAE) ETA EUSKADIKO INBERTSIO ESTRATEGIKOEN PLANA

Eusko Jaurlaritzak inbertsio publikoaren aldeko apustu sendoa jarri zuen duela bi urte, susperraldi eta eraldaketa ekonomikoaren eragile gisa, eta apustu horrek 2023ko aurrekontuetan jarraipena du, Europak aurrekontu-egonkortasunaren arauak aldi baterako eten izana baliatuz.

Onartutako ekimenetatik, nabarmentzekoa da Lehentasunezko Arreta Eremuetan —LAE-etan— jarduteko programa —180 M €—. 2022an, Jaurlaritzak 76,5 M € exekutatu ditu, hau da, ekitaldi honetarako aurrekontu-aurreikuspenaren % 94.

2022-2024 aldirako Inbertsio Estrategikoen Erakunde arteko Planari (IEEPari) dagokionez —528,8M €-ko inbertsio globala aurreikusten du—, 2022an 112,7 M €-ko inbertsioa egin da hainbat proiektutan, hau da, exekuzio-maila plan horren guztizko zuzkiduraren % 21,3koa izan da.

 

* SOBERAKINEN ERABILERARI BURUZKO OHARRA. Besteak beste, honako hauek finantzatzeko balio dute:

  1. Hasierako aurrekontuak.
  2. Aurrekontu orokorretan zabalgarri gisa kalifikatutako kredituak.
  3. Kreditu orokorraren gehikuntzak, beste ordainketa-kreditu batzuen zuzkiduretan dauden gabeziei erantzuteko edo zuzkidurarik ez duten premia berriei aurre egiteko.
  4. Hartutako aurrekontu-konpromisoak hurrengo ekitaldian sartzea, atzerapenengatik eta arrazoi justifikatuengatik abenduaren 31 baino lehen gauzatu ezin izan badira.

 

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 31

 

Informazio gehigarria