Eusko Jaurlaritza Fernando Buesaren eta Jorge Díezen omenez egin den lore-eskaintzan izan da

2023-02-22

  • Gasteizen biak hil zituen ETAren atentatutik 23 urte bete dira

Josu Erkoreka lehenengo lehendakariorde eta segurtasuneko sailburua eta Idoia Mendia bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburua, Jokin Bildarratz Hezkuntzako sailburuarekin batera, Fernando Buesa politikariaren eta Jorge Díez ertzainaren omenez Gasteizen egin den lore-eskaintzan izan dira, ETAk hik zitueneko 23. urteurrena bete denean.

Omenaldia Arabako hiriburuko Askatasunaren Lorategian egin da, biak oroitzen dituen monolitoaren ondoan, eta familiartekoak, adiskideak eta euskal erakundeen, politikaren munduaren eta Ertzaintzaren ordezkariak izan dira bertan.