Pertsonen kudeaketako berrikuntzarako taldeak programa pilotu bat probatzeko hasi ditu bere lanak, asteko lanaldia 32 ordura murrizteak, telelanaren formulak aplikatzeak eta enpleguan eragina duten enpresen erabaki estrategikoetan langileen kodeterminazioak Euskadin duten eragina aztertzeko.
Elena Pérez Barredo Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordeak koordinatzen duen taldera gizarte-eragile guztiak gonbidatu dira, eta, azkenik, CCOO-Euskadi eta UGT-Euskadi sindikatuek parte hartuko dute. Proiektuaren diseinuak Future Policy Lab-en laguntza akademikoa du, nazioartean esperientzia duen jakintzari eta berrikuntzari buruzko diziplina anitzeko foroa.
Aste honetan egindako lehen bileraren ondoren, programa zehaztuko da urtean zehar, 2024an proiektu pilotu bat aztertu ahal izateko. Idoia Mendia Lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak azaldu duenez, neurri horiek langileen osasunean, ingurumen-arrastoan, produktibitatean eta enpresek talentua erakartzeko eta atxikitzeko duten gaitasunean duten eragina tasatu nahi da. Saiakuntzaren ondorioak gizarte-eragileen eskura jarriko dira, negoziazio kolektiboko prozesuetan balora ditzaten.