
Pedro Jauregui Etxebizitza sailburuordeak nabarmendu duenez, “Europako funtsak aktibatzeko Espainiako Gobernuak ezarritako helburu zorrotzak bete dituen lehen autonomia-erkidegoa da Euskadi. Herritarrak buru-belarri aritu dira, eta denbora errekorrean lortu dugu.
Euskal herritarrek erantzun egin diote Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak egindako deiari, Next Generation EU funtsek eraikinen eta etxebizitzen birgaitze energetikorako eskaintzen duten aukera aprobetxatzeko. Euskadik urtebetean lortu ditu Espainiako Gobernua 2026ra arte planteatutako helburuak. Espainiako, Gobernuak Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren bidez, pandemiaren osteko egoerari aurre egiteko aktibatutako funts komunitarioak bideratzen ditu.
Une honetan, 3. programan (eraikinak) eta 4. programan (etxebizitzak) 15.600 etxebizitza baino gehiagorako erreforma energetikoen jarduerak onartuta daude edo izapidetzen ari dira. Programa horietan, administrazio publikoak 130 milioi euro inguruko laguntzak ordaintzeko konpromisoa hartzen du, hemendik 2026ra arte. Izan ere, urte horretan birgaitze-lanek amaituta eta justifikatuta egon behar dute, ondoren laguntzak ordaindu ahal izateko
Jaureguik azaldu duenez, Etxebizitza Sailak Gobernu Espainiarekin hitz egiten jarraitzen du 2024an bana litezkeen funts komunitario gehiago biltzeko aukerari heltzeko, baldin eta esleituta dituzten zenbatekoak erabiltzen ez dituzten autonomia-erkidegoak badaude.