Jonan Fernandez Trantsizio Sozialerako eta 2030 Agendarako idazkari nagusia eta Juan Mari Aburto Bilboko alkatea buru dituen Euskadiko ordezkaritza bat New York-en dago asteburu honetan Nazio Batuen GJHen goi-bileran antolatutako ekitaldietan parte hartzen.
Lehen jardunaldian hainbat bilera instituzional izan dituzte. Besteak beste, Maimunah Mohd Sharif NBE Habitaten zuzendariarekin eta 2030 Koalizioaren arduradun nagusiarekin eta Eric Adams New Yorkeko alkatearekin bildu dira.