Euskadik Europako funtsetan genero-ikuspegia txertatzeko jardunbide egokiak aurkeztu ditu

Berdintasun Politiken estatuko Sarea erkidegoko funtsetako 17. osoko bilkura egin zen urriaren 9an eta 10ean Vitoria-Gasteizen



Inaugurazio ekitaldian izan ziren Emakundeko zuzendaria, Miren Elgarresta, Eusko Jaurlaritzako Kohesio Politikako eta Europako Funtsetako zuzendaria, Juan Alberdi, Ogasun Ministerioko Europako Funtsen Programazio eta Ebaluazioko zuzendariorde nagusia Cristina Rehberger; Europako Gizarte Funtseko Administrazio Unitateko Programazio eta Ebaluazioko zuzendariorde laguntzailea, Mónica Garcés, eta Emakumeen Institutuko zuzendaria, Ana Varela. Emakunde, Emakumearen Euskal Erakundea, izan da urriaren 9an eta 10ean egindako osoko bilkura honen anfitrioia.

Emakundeko zuzendariak, Miren Elgarrestak, funtsetan genero-ikuspegia kontuan hartzearen garrantzia gogorarazi zuen: "Exekuzioak edo inbertsioak ez dira neutroak generoari dagokionez. Horiek guztiek ondorio eta eragin bereizia dute emakumeengan eta gizonengan, zeharka edo zuzenean. Eta egiturazko jarduera publiko asko, oso garrantzitsuak, Europako funtsen mende daude. Beraz, hor genero-ikuspegiarekin eragiteak aukera ematen digu jakiteko zenbaterainoko eragina duen inbertsio batek emakumeen eta gizonen onuran ". Elgarrestaren hitzetan, "emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko, genero-ikuspegia politikak formulatzeko etapa eta arlo guztietan kontuan izan behar dugu, gure gizarteetan dauden genero-estereotipoei eta diskriminazioari aurre egiteko ekintza eraginkorrekin".

Emakundeko zuzendariak eskerrak eman zituen Euskadin "Berdintasuna Euskal Autonomia Erkidegoko Egiturazko Funtsetan" (BEEFETT), Erakundearteko Talde Teknikoaren bidez, egiten ari den lanagatik. Talde hori Emakundek sustatu eta koordinatzen du, Erakundearteko Batzordearen esparruan. Batzorde hori 2015etik ari da lanean berdintasunaren eta genero-ikuspegiaren dimentsioa Europako funtsekin batera finantzatutako programa eta estrategietan txertatzeko.

Saio horietan, Euskadik bultzatutako jardunbide egoki batzuk azaldu ziren.

Alde batetik, EDE Fundazioak eta Suspergintza Elkarteak gizarte-kalteberatasuneko eta/edo indarkeria matxistako egoeran dauden emakumeak gizarteratzeko eta laneratzeko Emaktiva Programan genero-ikuspegia txertatzeko egindako lana azaldu zuen. Programa hori Euskal Autonomia Erkidegoko 2014-2020 aldirako Europako Gizarte Funtsaren programa eragilean sartuta dago. Proiektu honek Lanbideren, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundien laguntza du, eta emakume kalteberen enplegagarritasuna eta lanbide-gaikuntza jorratzen ditu, baita haien alderdi pertsonalak eta sozialak ere, lan-eremurako trantsizio eraginkorra errazteko.

Horrez gain, Euskadik baditu beste adibide batzuk, hala nola Gasteizko autobus elektrikoa den EIBk emakumeen mugikortasun-beharrak kontuan hartzeko egindako lana, praktika hori EGEF 2014-2020 Eskualde Garapenerako Europako Funtsean txertatuta dagoena; edo desgaitasuna duten pertsonei zuzendutako enplegu-ibilbideetan genero-ikuspegia txertartzeko esperientzia; edo landa-ingurunean eta itsasertzean ekintzailetzan genero-arrakala murrizteko jardute; edo emakumeek arrantza-sektorean egindako lanak ikusaraztea eta baloratzea helburu duen ekimena; horiek guztiak Europako beste funts batzuetan sustatuta Euskadin.

Era berean, Emakundek gaikuntza-saio bat antolatu zuen, Europako Funtsekin batera finantzatutako programetan berdintasun-helburuen jarraipena eta ebaluazioa harmonizatzeko.

Estatuko Berdintasun Politiken Sarea 2009an sortu zen, Europako Funtsekin batera finantzatutako esku-hartzeetan genero-ikuspegia benetan eta eraginkortasunez integratzeko ikerketa eta eztabaida-foro gisa.