ETSk Gipuzkoako tunelei buruzko jardunaldi teknikoa antolatu du Donostian Adifekin eta AETOSekin batera (AZKEN PLAZAK!!!!!)

Argitalpen-data: 

Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren esku dagoen Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoak, otsailaren 14an eta 15ean Donostian egingo diren “Gipuzkoako tunelak eta beste tunel berezi batzuk” izeneko jardunaldi teknikoen antolaketan hartzen du parte, Adifekin eta Asociación Española de Túneles y Obras Subterráneas (AETOS) elkartearekin batera.

Jardunaldiek Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza ere izango dute, eta Kursaal Kongresu Jauregian izango dira, azpiegiturak sustatzen dituzten administrazioek Pirinioetako Orogeno Alpetarraren mendebaldeko muturreko eremu geologiko-geoteknikoko harri sedimentarioetan egin berri diren tuneletan izandako erronkak eta lortutako esperientziak helarazteko.

Jardunaldi Teknikoak hiru saiotan antolatuko dira (lehena, hilaren 14ko goizean; bigarrena, hilaren 14ko arratsaldean; eta hirugarrena, hilaren 15eko goizean). Zazpi hitzaldi izango dira, gaitasun handiko eta garraio metropolitarreko trenbide tunelak egiteari buruzkoak, bai eta errepide-azpiegituretako tunel berriei buruzkoak ere.

Jardunaldietara bertaratzeko 320 €+BEZ izen-emate kuota ordaindu beharko da, baina erakunde laguntzaileek 260 €+BEZ izen-emate kuota murriztua izango dute beren langileentzat eta bazkideentzat.

Ikuspen nabarmena izan nahi duten enpresek edo erakundeek babesle gisa har dezakete parte eskura dituzten bi babesletza modalitateetako batean: URREA (3.000 €+BEZ), jardunaldira aurrez aurre joateko bi izen-emate doan barne, edo ZILARRA (1.500 €+BEZ), doako izen-emate bat barne. Izen-emateak secretaria@aetos.es helbide elektronikoaren bidez edo +34 917 020 381 / +34 609 185 959 telefono-zenbakietara deituz egin daitezke.

 

EGITARAUA

Otsailak 14

10:00etatik 11:00etara: Harrera eta izena eman dutenen akreditazioa

11:00etatik 12:00etara: Hasierako saioa

12:00etatik 12:30era: Coffe breaka

 

LEHENENGO SAIOA      

12:30etik 13:15era: Lehenengo hitzaldia

“Europako errepide-sareko tunelen egokitzapena gutxieneko segurtasun-baldintzei buruzko 2004/54/EE Zuzentaraura: instalazioak eta estaldura” Ane Miren Capetillo Arranz, Telekomunikazioetako ingeniaria, eta Germán Pozas Zubizarreta, Bide, Ubide eta Portuetako ingeniaria.

13:15etik 14:00etara: Bigarren Hitzaldia

“Galiboaren handitzea Astigarraga eta Irun arteko tuneletan”. Eduardo Muñoz García, Bide, Ubide eta Portuetako ingeniaria.

  1. SAIOA:

16:00etatik 16:45era: Hirugarren Hitzaldia

“Esco eta Menazos tunelen eta San Martingo tunel faltsuaren eraikuntza A-21 autobian”, Sandra de Francisco Méndez, Estatuko Bide, Ubide eta Portuetako ingeniaria

16:45etik 17:30era: Laugarren hitzaldia

“ETSren zundaketen datu-basea” Josu Rodríguez Duque, Geologian lizentziatua.

17:30etik 18:00etara

Eguneko hitzaldiei buruzko solasaldia eta galderak

 

Otsailak 15

  1. SAIOA:

10:30etik 11:15era: Bosgarren Hitzaldia

“Udalaitzeko tunelen eraikuntzaren berezitasunak” Francisco Javier Vicente Gómez, Bide, Ubide eta Portuetako ingeniaria, eta Juan Jesús Bengoa Romero, Bide, Ubide eta Portuetako ingeniaria.

11:15etik 11:45era Coffe breaka

11:45etik 12:30era: Seigarren hitzaldia

“Donostiako Topoaren lurpeko saihesbidearen eraikuntza. Lurpeko hondeaketa-lanen berezitasunak” Antonio López Palenzuela, Bide, Ubide eta Portuetako ingeniaria.

12:30etik 13:15era: Zazpigarren hitzaldia

“Donostiako Topoaren saihesbidean zementua presioz injektatzeko tratamenduak, hondeaketaren egonkortasuna hobetzeko eta tunelak eragindako subsidentzia mugatzeko” Pedro R. Sola Casado, Bide, Ubide eta Portuetako ingeniaria.

13:15etik 13:45era: Eguneko hitzaldiei buruzko solasaldia eta galderak

13:45etik 14:15era: Amaiera