Ertzaintzak kamioiak eta autobusak ikuskatuko ditu istripuei aurrea hartzeko eta bide-segurtasuna sustatzeko

Argitalpen-data: 

Control.JPG
  • Urtarrilaren 25ean kamioien eta autobusen kontrola egingo da autonomia-erkidego guztiekin koordinatuta
  • Gainera, Euskadin ikuskapenak berriz indartuko dira otsailaren 13tik 19ra bitartean eta otsailaren 27tik martxoaren 5era bitartean

Ertzaintzak kamioiak eta autobusak zaintzeko eta kontrolatzeko kanpaina egingo du asteazken honetan, urtarrilaren 25ean, gainerako autonomia-erkidegoekin koordinatuta. Gainera, Euskadin ibilgailu horien ikuskapena indartuko da otsailaren 13tik 19ra bitartean eta otsailaren 27tik martxoaren 5era bitartean, eta arreta berezia jarriko da ibilgailu horiek instalatuta dituzten takografoetan. Behar bezala funtzionatzen duten eta erregistroak faltsutzeko eta polizia-kontrolak saihesteko manipulatu diren zainduko dute, manipulazio hori agiri ofiziala faltsutzearen delitutzat hartzen baita.

Beste helburuetako bat gidatzeko eta atseden hartzeko denborak kontrolatzea da, arau-hausteak egin diren jakiteko bai baimendutako gidatze-orduak gainditu direlako bai estipulatutako atsedenaldiak egin ez direlako.

Kamioien kasuan, baimendutakoa baino zama handiagoa daramaten eta zama ongi lotuta dagoen ere egiaztatuko dute. Autobusen kasuan bidaiariek segurtasun-uhala jantzita duten zainduko dute.

Kanpaina hauek Bide Segurtasunaren eta Mugikortasun Seguru eta Iraunkorraren 2025 Plan Estrategikoaren helburuei erantzuten diete, planaren xedea izanik, Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendari Sonia Díaz de Corcueraren hitzetan, “arreta osoa istripuen tasa murriztean jartzea, bide-segurtasuna, trafikoaren arintasuna eta erakundeen eta herritarren erantzunkidetasunean oinarritutako mugikortasuna sustatzearen bidez”.

Kamioiak eta autobusak zaintzeko eta kontrolatzeko kanpainak trafikoa eta garraioa zaintzeko eta kontrolatzeko aurtengo urte osorako programatutako 45 kanpainen egutegiaren barruan sartzen dira.