- Informatika eta telekomunikazio zerbitzuen euskal enpresaren 50. urteurrena ospatzeko ekitaldian, Sailburuak talentua erakartzeko eta atxikitzeko egindako apustua eta nazioartean izan duen hedapena nabarmendu ditu
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburu Olatz Garamendik Ibermaticaren 50. urteurrena ospatzeko ekitaldia itxi du gaur Donostian. Bertan, enpresak talentua erakartzeko eta atxikitzeko eta nazioartean hedatzeko urte zail hauetan egindako urrats ausartak nabarmendu ditu. Ekitaldian izan dira, besteak beste, Administrazio eta Zerbitzu Orokorretako Sailburuorde Polentzi Urkijo, EJIEko Zuzendari nagusi Asier Saez de Vicuña, Donostiako Alkate Eneko Goia, Adegiko Presidente Eduardo Junkera, Cebek-eko Presidente Carolina Perez de Toledo, Ibermaticako Presidente Joseba Intxaurrondo, Ayesako CEO Jose Luis Manzanares, eta Ayesa taldeko presidente honorifikoa, Jose Luis Manzanares Japon.
Ekitaldiaren amaierako mezuan, Garamendi Sailburuak nabarmendu du Ibermatica, orain Ayesa taldearen barruan dagoena, lurraldean errotutako enpresa bat dela, Euskadi oparo, moderno eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko prest baten alde egiten duena. Hala, azpimarratu du zerbitzu digitaletan puntakoa den enpresak aurrerapausoa eman duela teknologiak protagonismo handia duen testuinguru zail batean. Ildo horretan, adierazi du egoitza Donostian duen konpainiak “nazioarteko erreferente eta sektoreko lider diren enpresa askori lagundu” diela eraldaketa digitaleko prozesuetan.
Efemerideak Euskadiko erakundeetatik, enpresetatik eta ekonomiatik etorritako 600 gonbidatu eta munduko fabrikatzaile teknologiko handienak bildu ditu gaur Donostiako Kursaal Jauregian, Ibermaticaren 50. urteurrena ospatzeko.