Enplegu Sailak politika publikoen ebaluazioan Katalunian izandako esperientzia ezagutu du Euskadin abian jartzeko

Argitalpen-data: 


      INSTITUTO_CATALAN_EVALUACION_POLITICAS_PUBLICAS_230607.jpg

Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak eta Lanbidek Kataluniako Politika Publikoen Institutuaren esperientzia ezagutu dute, Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren Legean aurreikusita dagoen eta Enpleguaren Euskal Legearekin osatuko den erakunde ebaluatzailearentzat kontuan hartzeko.

Alfonso Gurpegui Enplegu eta Gizarteratzeko sailburuordeak, Gloria Múgica Lanbideko zuzendari nagusiak, Arantza González Lehendakariordearen aholkulariak eta Francisco Pedraza Enplegu eta Gizarteratzeko zuzendariak bilera bat egin dute Kataluniako erakundean. Erakunde horrek hainbat urte daramatza lanean Erkidego hartan administrari desberdinak biltzen dituen partzuergo gisa.

Indarrean dagoen Diru Sarrerak Bermatzeko Legean aurreikusitako Ebaluazio, Ikerketa eta Berrikuntza Organoa, Enplegu Legean bere eginkizunak handituko dituena, enpleguaren eta gizarteratzearen arloan espezializatutzat jotzen da Euskadin, Kataluniakoa ez bezala, administrazioetako beste esparru batzuetara hedatzen baita. Hala ere, esperientzia hori baliagarria da euskal organoa sortzeko, herritarrei eskaintzen zaizkien zerbitzuak etengabe eguneratu eta hobetu nahi baititu.

Euskadiko ordezkaritzak, Euskadi komunitate gonbidatu gisa duen Logistikaren Nazioarteko Azokan dagoela aprobetxatuz, bilerak egin ditu Barcelona Activa eskualdeko garapen-agentziarekin eta Kataluniako Enplegu Zerbitzu Publikoarekin, eta bertan, bakoitzak bere modernizazio-prozesuei buruzko gogoetak eta jarduerak partekatu dituzte.

Informazio gehigarria