Emakundek efemeride feministen zerrenda bat landu du emakumeen elkarteekin

Argitalpen-data: 


      2023-03-20_consultiva2.jpg

Emakundeko zuzendaria, Miren Elgarresta, Emakundeko Aholku Batzordeko kideekin bildu da gaur goizean. Batzorde hori emakumeen elkarteen eta erakundearen arteko elkarrizketarako eta partaidetzarako organoa da. Bilera horretan, Emakundek efemeride feministen zerrenda jasotzen duen lanerako dokumentua aurkeztu du. Emakundek erantzun egin dio Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari egindako errekerimenduari. Izan ere, errekerimendu horrek eskatu zion Emakunderekin eta gizarte-eragileekin batera hausnarketa-prozesu bati heltzeko, 2024ko lan-egutegian efemeride feministak izendatzeko. Emakumeen elkarteek martxoaren 31ra arteko epea dute, egun horretan ospatuko da Aholku batzordearen plenarioa, 2024. urteko jaieguna aukeratzeko proposamenak aurkezteko.

Eztabaidaren hasieratik, baztertu egin dira feminismoarentzat  data garrantzitsuak diren martxoak 8a eta azaroaren 25a. Honen arrazoia izan da haien izaera errebindikatzailea zaindu eta babestea, izan ere, “arriskutsutzat” jo da, lan-egutegian jai gisa izendatzea, egun horietako helburu feministak geldiaraz bailitzake, bultzatu baino gehiago.

Txostenean erabaki da ekitaldien edo lorpenen inguruko datak proposatzea, emakumearen askapenaren historian garrantzitsuak izan diren emakumeen izenekin baino gehiago, izen propio batek – baita bere historia bereziarekin ere – ekar lezakeen izaera murriztailea saihestearren, aukera hori data-hautaketa horren ikuspegi zabalago eta inklusiboago baterantz zabaltzeko

 

Horrela, aurkeztutako daten artean, azaroaren 5a da emakumeen aldetik adostasun handiena duen datetako bat. Data horretan, 1933an, emakumeek lehen aldiz bozkatu zuten Euskadin, eta Espainiako gainerako emakumeek baino bi aste lehenago bozkatu zuten, 1933ko azaroaren 19an. Gainera, bozketa propioa egin zuten, Gernikako Autonomia Estatutuarena, eta masan egin zuten, garaiko dokumentuen arabera. Data horren lekuko da Indalecio Ojangurenen argazki ezaguna. Bertan, Eibarko emakumeak agertzen dira botoa ematen.

Data horrekin batera, beste hamahiru eztabaidatu dira, hala nola, otsailaren 18a (2005eko otsailaren 18an Berdintasunerako Legea onartu zen) edo irailaren 4a (1995eko irailaren 4an Emakumeari buruzko IV. Mundu Konferentzia egin zen Beijingen).