2015 urtetik ez da beste horrenbeste libururik publikatu eLiburutegian. Urte hartan 6.626 argitaratu baitziren, proiektu honen hasieretan.
Bi arrazoi nagusi daude katalogoaren hazkunde horretan: alde batetik, Kultura Ministerioak emandako funtsari esker 1.950 liburu eskuratu ahal izan ditugu; eta bestetik, eguneroko jarraipenaz aparte –nobedadeak eta desideratak- saiatu gara hainbat argitaletxe independenteen katalogoetara jotzen eLiburutegiaren eskaintza zabaltze aldera eta horrela, besteak beste, Periférica, Cabaret Voltaire, Impedimenta, Fulgencio Pimentel, Blackie Books… argitaletxeen liburuekin aberasten ari gara denona den liburutegi hau.
Segi dezagun irakurtzen edozein dela ere formatua!