Elankidetzak sexu-indarkeriaren aurkako borrokan lagunduko du Afrikako hiru herrialdeetako gatazketan (Gobernu Bilera 2023-3-28)

Argitalpen-data: 


      fotoconsejo.jpg

Gobernu Kontseiluak, gaur, 2000.000 euroko dirulaguntza zuzena onartu du Mujeres por África fundazioarentzat. eLankidetza-Garapenerako Lankidetzako Euskal Agentziak, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailean dagoena.

Lagunduko du Kongoko Errepublika Demokratikoko, Maliko eta Afrika Erdiko Errepublikako gatazka armatuetan emakumeen arkak sexu-indarkeria desagerrarazten. 

Gatazka armatuekin lotutako sexu-indarkeriari buruz nazio batuetako   idazkari nagusiak argitaratutako azken txostenak krimen horiek   prebenitzeko, ikertzeko eta zigortzeko beharra azpimarratzen du. Ildo horretan, eLankidetzak aipatutako herrialdeetan espezializatutako emakumeen erakundeen esperientziatik eta ikuspegitik ln egingo duen ekimen bat finantzatuko du. 

Mujeres por África fundazioa 2012an sortu zen, eta Afrikako emakumeen eta nesken eskubideak sustatzen ditu. Bakearen Aldeko Emakumeen Aliantzaren buru da, Nazio Batuetako Zibilizazioen Aliantzaren barruan. Aliantza horren helburua da emakumeek gatazketan bitartekari gisa parte har dezaten laguntzea, arreta berezia eskainiz emakumeek eta neskatoek jasaten duten sexu-indarkeria.

 

 

 

 

Informazio gehigarria