EITBk GAITU Eguna du biharko, azaroaren 22rako

Argitalpen-data: 


      GAITU.jpg
  • Adimen artifizialak euskaraz egin dezan, milaka ahots behar dira, milaka grabazio ordu euskaraz, eta euskal gizarteak ekintza honekin parte hartzea da helburua. 
  • GAITU proiektuarekin loturiko EITBren erronka izango da lankideek ahalik eta esaldi kopururik handiena grabatzea eta baliozkotzea, Bilbo, Donostia, Iruñea eta Gasteizko EITBren egoitzetan beren-beregi jarriko diren guneetan.
  • Halaber, asmoa da azaroaren 22an euskal jendarteak GAITU proiektuan parte har dezan animatzea, EITBko kanaletako saio eta albistegien bidez.

EITBk bat egin du GAITU proiektuarekin. Euskara ingurune digitalean eta adimen artifizialaren esparruan sendotu nahi duen egitasmoa erronka garrantzitsua da euskaldun guztiontzat. Adimen artifizialak euskaraz egin dezan, milaka ahots behar dira, milaka grabazio ordu euskaraz, eta euskal gizarteak ekintza honekin parte hartzea sustatu nahi da. Hartara, GAITU Eguna izango da EITBn azaroaren 22an.

GAITU proiektuarekin loturiko erronkan, EITBren helburua bikoitza da: bateko, ahalik eta esaldi kopururik handiena grabatzea eta baliozkotzea EITBko lankide guztien parte-hartzearen bidez. Norberak bere kabuz ekimenean parte hartu badezake ere, GAITUko webguneko jarraibideen bitartez, hilaren 22ko GAITU Egunerako, EITBren lau egoitzetan gune bana jarriko da grabazioak egiteko eta ahalik eta ahots eta esaldi kopururik handiena biltzeko.

Bestalde, egun osoan, EITBko kanalek eta hainbat profesionalek euskal jendartea animatuko dute, GAITU ekimena zer den azaltzen eta betan parte hartzeak euskararentzat duen garrantzia azaltzen.

Informazio gehigarria