
Lege horrek Euskadin datuan babesteko oinarrizko eskubidea bermatzen duen entitatearen araubide juridikoa xedatzen du, eta haren helburua da pertsonal babestea euskal sektore publikoa osatzen duten erakundeek beren datu pertsonalei ematen dieten tratamenduaren aurrean.
Gure autonomia-erkidegoan lege berri bat behar zen, datuak babesteko esparru juridikoan EBn eta Estatuan azken urteotan eman diren aldaketen ondorioz.
Izen berri bat emateaz gain, legeak behartu egiten du datuak babesteko arloko agintaritzaren antolamendua eta funtzionamendua berriro diseinatzera, eta, aldi berean, zabaldu egiten du Datuak Babesteko Euskal Agintzaritzak kontrola dezakeen eremua, zeinak, aurrerantzean, lehen fiskalizatu ezin zituen erakundeen jarduna zaindu ahal izango baitu.
Legeak ekarriko dituen aldaketek Datuak Babesteko Euskal Agintaritza sendotzea ekarriko dute, gainerako administrazio publikoen aurrean, eta Agintaritzaren zehatzeko ahala zabaltzea.
Lege garrantzitsua da, beraz, erakundearen antolamenduaren eta funtzionamenduaren oinarriak arautzen baititu, Euskadin datu pertsonalak babesteko eskubidea babesten baitu, Europako eta Estatuko indarreko araudira egokituta.