IVAPeko zuzendariaren ebazpenak, 2022ko azaroaren 17ko Aginduaren eta 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren bidez deitutako enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetako gaindituen eta eskainitako lanpostuen azken kalifikazioen behin betiko zerrendak argitaratzeko agintzen dutenak, datorren asteartean, urriaren 24an, argitaratuko dira.
Ebazpen horiek deialdi hauei eragingo diete:
- Kontserbatzailea
- Laborategiko laguntzailea
- Kaizainburua
- Kaizaina
- Mekanikaria
- Mekanikari gainbegiralea
- Medikua (Dopinaren Aurkako Euskal Agentzia)
- Praktiketako monitorea
- Peritu judiziala
- EJko administrazioko korporazio-sarea kudeatu eta mantentzeko arduraduna
- Mantentze-lanetako arduraduna
- Histopatologiako teknikaria
- Laborategiko teknikaria
- Laborategiko teknikari fakultatiboa
- Mantentze-lanetako teknikaria
- Justizia Administrazioko organo tekniko laguntzaileetako gizarte-langilea
- Ibaiondo heziketa-zentroko gizarte-langilea
- Justizia Administrazioko organo tekniko laguntzaileetako hezitzailea
- Justizia Administrazioko organo tekniko laguntzaileetako psikologoa
- Ibaiondo heziketa-zentroko psikologoa
- Ibaiondo heziketa-zentroko koordinatzailea
- Elektrikaria
- Autopsietako laguntzailea
- Baliabide Orokorren teknikaria (Bilbao eta Donostia)
- Baliabide Orokorren teknikaria (Lakua)
- Espetxeko gizarte-langilea