Cyberzaintzak zibersegurtasunean espezializatua den SIC aldizkariaren saria jaso du

Argitalpen-data: 


      Premios_SIC_25-10-2023__2_.jpg

Rodrigo Gartzia Segurtasun Saileko sailburuordeak, Javier Diéguez CYbertzaintzaren zuzendari nagusiak eta Arantza Montero Ertzaintzaren Madrilgo bitarteko ofizialak 2023an Euskadiko Zibersegurtasun Agentzia sortzeak suposatzen duen mugarri instituzionala saritzeko SIC Saria jaso zuten atzo Madrilen.

Javier Diéguezek jaso du saria Cyberzaintzaren izenean eta, eskerrak emateko hitzaldi laburrean honakoa azpimarratu du: Agentzia berri honek “nortasun juridikoa du eta bere Administrazio Kontseiluan Euskadiko mapa instituzional osoa biltzen du, Eusko Jaurlaritza bera, foru-aldundiak eta udal guztien arduradunak barne direla, modu horretan hiru erakunde-mailak integratuz. Horrek guztiak agerian jartzen du Eusko Jaurlaritzan Zibersegurtasunari, segurtasun publikoko zerbitzu gisa, ematen diogun garrantzia eta gaiari dagokionez dugun sentsibilitatea, bai eta ekimenak sortu duen adostasun instituzional zabala ere”.

Zibersegurtasunaren, informazioaren segurtasunaren eta pribatutasunaren arloan espezializatuta dagoen SIC aldizkariak orain dela 19 urte sortu zituen zibersegurtasunaren eta pribatutasunaren dimentsioen testuinguruan ekimen, organizazio eta profesional aipagarriak saritzen dituzten SIC Sariak.

Informazio gehigarria