Bruselako hiztun komunitate flamenkoaren ordezkaritza instituzional bat Euskadin izango da herrialdeko errealitate linguistikoa gertutik ezagutzeko

Argitalpen-data: 


      Irekia.jpg

Bruselako hiztun komunitate flamenkoaren ordezkaritza hau Brusela hiriburu-eskualdeko Parlamentuko kideek osatzen dute;  “Bruselako Flamenkoen Parlamentua” izenez ezagutzen den ganberako parlamentariak dira. Batzarreko zortzi ordezkari Euskadira etorri dira bertoko hizkuntza-errealitatea ezagutzeko helburuz eta euskara sustatzeko politika publikoak, erakundeetan, hezkuntzan edo ekonomian, bertatik bertara ezagutzeko  hainbat bilera egingo dituzte. Izan ere, flamenkoa Belgikako herritarren gehiengo baten hizkuntza bada ere (%60 gutxi gora-behera), Brusela hiriburu-eskualdean hiztun-komunitate flamenkoa gutxiengoa da (%20).

Bisita instituzionala gaurtik eta maiatzaren 12ra bitartean egingo da. Gaur bertan Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriarekin eta Hizkuntza Politikako sailburu Miren Dobaranekin bildu dira. Batzarrean Euskadiko errealitate soziolinguistikoa aztertu dute, baita urteetan zehar euskara sustatzeko egin diren politikak ere.

Datozen egunetan Eusko Legebiltzarreko, Euskal Herriko Unibertsitateko, Mondragon Taldeko, EITBko, Guggenheim Bilbao Museoko, Euskaltzaindiako, AEK-ko, Topaguneko, Tabakalerako eta Etxepare Institutuko ordezkariekin ere batzartuko dira, besteak beste.

Informazio gehigarria