Bingen Zupiriak "MUSIKASTE 1973-2002 " Euskal musikaren 50 urte" liburuaren aurkezpenean parte hartu du

Argitalpen-data: 

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak "MUSIKASTE 1973-2002 – Euskal musikaren 50 urte" liburuaren aurkezpenean parte hartu du gaur. ERESBIL-Euskal Musikaren Artxiboak, euskal musikagileen lana ardatz duen MUSIKASTE Errenteriako jaialdiaren 50 urteko edukiak eta zifrak biltzen dituen liburua da. Asko dira Musikasteren urrezko ezteien amaiera ospatzeko liburu honetan biltzen diren ideiak, oroitzapenak eta bizipenak. Argitalpen honen bitartez, urte hauek guztietan bidelagun izan diren pertsonei eta erakundeei merezitako aitortza eman nahi zaie. 

Eresbil – Musikaren Euskal Artxiboko zuzendari ohiak (Jon Bagues) eta egungo zuzendariak (Pello Leiñena) elkarrekin idatzitako liburu honetan, jaialdiaren 50 edizioetan egindako jarduera bizia berrikusi nahi izan dute.

Informazio gehiago hemen