Bingen Zupiriak Multiverso programaren barruan garatutako Antoni Abad-en "Oídos Sordos" obraren aurkezpenean parte hartu du

Argitalpen-data: 


      irekia.jpeg
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Bingen Zupiriak Multiverso programaren barruan garatutako Antoni Abad-en "Oídos Sordos" obraren aurkezpenean parte hartu du gaur Arte Ederren Bilboko Museoan. 2018tik, museoak eta BBVA Fundazioak, elkarlanean, Bideoartea sortzeko Multiverso beken deialdia egiten dute. Gaur aurkeztutako Antoni Abad-en obra maiatzaren 7ra arte egongo da ikusgai. Bertan 14 pertsona gorrek aukeratutako hainbat kontuz hitz egingo dute zeinu-mintzairan: enplegua, elkartegintza, artea, utopia, umorea, autonomia, komunikazioa, depresioa, sexua, hirikoa eta landakoa, maitasuna, inklusioa, poza eta tristura, egia eta gezurra, anarkia eta diktadura, eta kultura gorra. Entzule multzo hegemonikoan infiltratuta, eskuzabal eskaintzen dute hitz-jario keinuzko-espaziala, dauzkaten itxaropenen eta iritzien kontakizun korala eraikitzeko. Kataluniako Federació de Persones Sordes elkartearen laguntzaz gauzatutako proiektuan, gizarteratzea jorratu da, eta, hitz-komunikazio nagusiaz bestela, entzumen-aniztasuneko lagun komunitateari eman dio hitza. Belarri gorrak lanak Gorren Kulturaren kemen aparta dakar argitara.
 
Informazio gehiago hemen