Bingen Zupiriak 2022an Iberdrola-Kontserbazio eta Zaharberritze Museoa programari esker zaharberritutako obren aukeraketa baten aurkezpenean parte hartu du Bilboko Arte Ederren Museoan

Argitalpen-data: 


      Irekia.jpeg

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Bingen Zupiriak 2022an Iberdrola-Kontserbazio eta Zaharberritze Museoa programari esker zaharberritutako obren aukeraketa baten aurkezpenean parte hartu du Bilboko Arte Ederren Museoan. 

Iberdrola-Museoa Kontserbazio eta Zaharberritze Programaren helburu nagusiak hiru jarduera-eremutan gauzatzen dira. Lehenik eta behin, bilduma propioa zaindu eta zaharberritzea, bere osotasun materiala eta jendaurreko erakustaldi egokia ziurtatzeko, eta modu sistematikoan ikertzen laguntzeko. Aplikatutako tratamenduek beti berrikuntza- eta jasangarritasun-irizpideei erantzuten diete, baita obra bakoitzaren berezitasun tekniko eta materialari ere. Bigarrenik, beste erakunde eta bilduma batzuek museoari lagatako lanak, gure instalazioetan aldi baterako erakutsi edo biltegiratzen direnak, kontserbatuko direla bermatu nahi da. Azkenik, beste helburu bat da artelanen kontserbazioarekin eta zaharberritzearekin zerikusia duten diziplina museografiko guztietan profesional kualifikatuak trebatzen laguntzea, 2014az geroztik urtero bi beka-deialdi eginez. 

2022ko kanpainaren emaitzak ezagutzera eman zaizkio orain publikoari museoko aretoetan. Iazko edizioan, bereziki aipagarriak dira Karratu solidoa, 2. zenb. instalazioari (1981) eta Txomin Badiola Dohaintza osatzen duten lanei aplikatutako tratamenduak, bai eta Hermen Anglada Camarasaren (Bartzelona, 1871-Port de Pollença, Mallorca, 1959) Biluzia mahastiaren azpian (c. 1909-1910) eta José Antonio Sistiagaren (Donostia, 1932) Bizi-ekintza. Omenaldia gure arbasoei (1970) margolanei aplikatutakoak ere; eta Julio Gonzálezek (Bartzelona, 1876-Arcueil, Frantzia, 1942) paperean egindako hainbat teknikaren bidez egindako bost marrazkiren inguruko esku-hartze garrantzitsua.

Informazio gehiago hemen

Informazio gehigarria