Bingen Zupiria Labayru Fundazioaren "Geu be bagara itsasoa" proiektuaren aurkezpenean izan da

Argitalpen-data: 

Irekia.jpeg

Geu be bagara itsasoa izenburupean andrazkoek itsasoaren munduan izan duten garrantzia nabarmendu gura du Labayru Fundazioak; beraien zeregina emazte eta ama izatea baino askoz ere zabalagoa izan delako. Itsasoko emakumeen egitekoa gizonezkoen lanaren osagarri izan bada ere, ezinbestekoa izan da arrantza jardueran eta nahitaezkoa portuko ekoizpenkatean; behin portura helduta, lanik gehienak emakumezkoek egiten izan dituzte eta. Ondare inmaterial hori azpimarratzen du proiektuak. 
Labayru Fundazioak, Eusko Jaurlaritzaren babesarekin, ikerketa hau egin du emakumeen egitekoak ezagutzeko, lanbide horien bilakaera ikusteko, eta egindako ahalegin guztia eskertzeko eta baloratzeko.

Egitasmoa Bilboko Itsas Museoko auditoriumean aurkeztu da eta bertan izan dira Bingen Zupiria, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburua; eta Labayru Fundazioaren izenean, Igone Etxebarria zuzendaria, eta Akaitze Kamiruaga, lanaren egilea. 

Aurkezpenean Zupiria sailburuak esan duenez "liburu honek itsasoaren inguruan emakumeek egin duten eta egiten duten lana ezagutzen laguntzen du. Ondare inmateriala belaunaldiz belaunaldi transmititzeko lan honek egiten duena egitea funtsezkoa da, hau da, lanbide hauek bizi izan dituztenen ahotsa entzutea". 

Informazio gehiago hemen