Bilbon akreditatua dagoen Kontsul Taldea hartu du Lehendakariak 

Argitalpen-data: 

Gaur eguerdian, Bilbon akreditatutako Kontsul Taldeko ordezkaritza bati harrera egin dio Lehendakariak. Aurten Kontsul Talde honen urteurrena da, eta Lehendakariak eskerrak eman dizkie, urte hauetan guztietan Euskadiren garapenean, kanpoko ekintzan eta nazioarteko harremanetan emandako babes eta ekarpenengatik. Bilera Bilboko Carlton hotelean izanda da.

Hogeita hamar bat herrialdetako ordezkarien aurrean, Iñigo Urkulluk baieztatu duenez, gure “norabideari eta konpromisoari” tinko eustea eta “sortzen zaizkigun arazoen aurrean ahalik eta egonkortasun, konfiantza eta segurtasunik handiena” eskaintzen jarraitzea da gaur egungo nazioarteko egoerari aurre egiteko modurik onena, egonkortasun ezak eta “elkarrekiko konfiantzarik gabeko harremanek” mugatutako testuinguruan.                                                                    

“Ikuspegi eta balio komunak partekatzen ditugu, lankidetzan aritu gara, eta etorkizunean ere elkarlanean jarraituko dugulako ziurtasun osoa daukat” – adierazi die Lehendakariak.

 

 

Informazio gehigarria