Bilboko osasun-zentroek presentzia berreskuratzen dute pixkanaka

Argitalpen-data: 

 

  • Lehen Mailako Atentzioko 10 kontsultatik 6 Bilbo-Basurtu ESIan daude.

 

Bilbo-Basurtu ESIa aspalditik ari da lanean herritarrei aurrez aurreko arreta hobetzeko. Gaur egun, % 60, hau da, Lehen Mailako Arretan egunero egiten diren 10 hitzorduetatik 6 aurrez aurrekoak dira, eta ahalegina egiten ari da herritarrek arlo horretan egiten duten eskaerari erantzuteko eta pandemia aurreko zifrak berriz hartzeko (10 kontsulta presentzialetatik 7).

Gainerako hitzorduen % 40 hitzordu administratiboak, telefono bidezkoak, bajen eta alten kudeaketa, osasun-taldeak paziente kronikoak zaintzeko planari ekiteko plangintza eta medikazioa berrikusi eta agintzea dira.

Helburu hori lortzeko, pandemian ezarri ziren zitazio-agendak berriz diseinatu dira, arian-arian aurrez aurrekoak ez diren hitzorduak inbertituz eta aurrez aurrekoak bihurtuz.

Gainera, arreta-protokoloak berrikusi dira, batez ere Prozesu Arin Autolimitatuetan (PAA), hau da, sintoma edo horien multzo bat, normalean berez konpontzeko joera duena eta arreta osasun-hezkuntzan, autozainketan eta desmedikalizazioan jartzen duena. PAA ohikoenak katarroa, gorakoak, beherakoa, sukarra, eztarriko mina, oro har, herritarren artean, gernu-infekzioa emakumeen artean eta pixoihalaren dermatitisa haurren artean.

Azkenik, paziente kronikoen kontrolak berreskuratzeak gure osasun-zentroetan presentzialtasuna areagotzen laguntzen du.

Neurri horiekin eta beste batzuekin, Bilbo-Basurtu ESIak lanean jarraituko du, orain arte bezala, herritarren osasuna hobetzeko, eta osasuna sustatzeko eta prebenitzeko lanarekin jarraituko du, baita patologia kronikoak dituzten eta zainketa aringarriak behar dituzten pertsonei arreta emateko lanarekin ere.

Informazio gehigarria