Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren eta Foro Sozial Iraunkorraren arteko bilera

Argitalpen-data: 

  • Bileran, Foro Sozialak bere ibilbidean zehar sortutako dokumentu-artxiboaren kopia bat eman du Gogoran uzteko

Nerea Melgosa, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua, Eusko Jaurlaritzako Memoria eta Giza Eskubideen arloko taldearekin, José Antonio Rodríguez Ranz sailburuordearekin eta Aintzane Ezenarro Gogora Institutuko zuzendariarekin batera, Agus Herran eta Mikel Casado Foro Sozial Iraunkorreko kideekin bildu dira gaur arratsaldean.

Bilera Foro Sozial Iraunkorrak eskatuta egin da, bere lan-etaparen amaierako testuinguruan, eta Foroak bere 7 urteko ibilbidean zehar sortutako dokumentu-artxiboaren kopia bat eman du Gogora Institutuan uzteko, topaketa egin den lekuan. Datozen egunetan kopia bana utziko dute Nafarroako Memoriaren Institutuan eta Lazkaoko Beneditarren Fundazioan.