Barrualde-Galdakao ESI-ak eguneko ospitale medikoko paziente onkologikoentzako app interaktiboa garatu du

Argitalpen-data: 


      DSC_1931_090.jpeg

Estatuan aitzindaria den aplikazio horrek erraztu egiten du pazienteak eta laguntzaileak ospitaleko zerbitzu onkologikoetara iristea, eta, hartara, prozesu onkologiko osoak dakarren ziurgabetasuna murrizten du

Barrualde-Galdakao ESIaren Humanizazio Planetik sortutako proiektua da, eta helburua da giza dimentsioari eta osasun-arretaren pertsonalizazio asistentzialari balioa ematea.

Eguneko Ospitale Medikoak eta, zehatzago, bertako erizaintzako kontsultak prozesu osoan zehar laguntzen die pazienteei eta laguntzaileei, eta dituzten zalantza guztiak argitzeko beharrezko informazioa, aholkularitza eta laguntza ematen die. Esparru horretan, hain zuzen, kokatzen da Onkologia Zerbitzuko pazienteei zuzendutako aplikazio birtual interaktiboa.

Aplikazioa hizkuntza erraz eta hurbilean garatzen da, euskaraz zein gaztelaniaz. Aplikazioak pazienteei eta laguntzaileei Onkologia Zerbitzua eta harekin lotutako bestelako zerbitzuak ezagutzeko aukera ematen die. Horrez gain, zerbitzuaren funtzionamenduari buruzko informazioa ematen die, baita prozesu osoan zehar zein unitatetara jo behar duten jakiteko beharrezko informazioa ere.

Funtzionamenduari dagokionez, nabarmendu behar da lehen kontsulta baino egun batzuk lehenago pazienteari SMS bat bidaltzen zaiola hitzorduaren eguna eta ordua gogorarazteko, Aplikazio Birtual Interaktiborako esteka barne. Aplikazio horretara esteka honen bidez sartzen denean, erizain-abatar batek arreta egiten du eta Onkologia Zerbitzura eta harekin lotzen diren bestelako zerbitzuetara iristen laguntzen du. Pazientea aukeratutako lekura iristen denean, zerbitzu horren funtzionamenduari buruzko informazioa kontsulta dezake, tresna informatikoaren menuaren bidez. Hala, pazienteak eta laguntzaileak ospitalera etortzen direnerako, artatuko dituzten zerbitzuekin ohituta daude, eta ziurgabetasunak sortzen duen estresaren zati bat arintzen dute.

EGUNEKO OSPITALE MEDIKOA

Barrualde-Galdakao ESIko Eguneko Ospitale Medikoa gaixo anbulatorioak artatzen dituen osasun-laguntzako erakunde bat da, batez ere zain barneko tratamenduak ematen dituena. Paziente horien ehuneko handi batek kimioterapia-tratamendua jasotzen du unitate horretan,betiere onkologiako kontsultan hala baloratu ondoren.Medikazioa amaitzen dutenean, oro har, alta ematen zaie eta etxera itzultzen dira.

  •  

Informazio gehigarria