Azpiazuren ustez, aldarrikatutako erreformak funtzionatzen ari dira eta banku-sistema sendoa eta kaudimenduna dugu

Argitalpen-data: 

Bilbon izandako “X. Finantza Jardunaldiak. Kapital-merkatuak eta Private Equity” ixteko ekitaldian, Azpiazuk honako hau nabarmendu du: “promulgatutako erreformak funtzionatzen ari dira, eta banku-sistema sendoa eta kaudimenduna dugu”. Jardunaldi hauek Deusto Business School-ek antolatuak dira, Deusto Business Alumni-rekin lankidetzan. 

Bere hitzaldian, Azpiazuk gaurkotasun ekonomikoari buruzko hainbat gai jorratu ditu, batez ere ikuspegi finantzariotik. Ildo horretatik, azpimarratu duenez, “moneta-politika murriztailea desegoki erabiltzeak onura ekonomikoak baino kalte gehiago eragin ditzake”, eskaintzaren inflazio-arazo bati aurre egiten saiatzeko Europako Banku Zentralak datozen hilabeteetan aplikatuko duen planteamenduari erreferentzia eginez.

Bere ustez, lantzen jarraitu behar den beste esparru bat tresna berriak bilatzea da, Euskadiko sare sozioekonomiko gehiena osatzen duten enpresa txikienei “merkatuetako finantzaketa eskuratzeko” aukera emango baitie horrek.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak gogorarazi duenez, gainera, aurten bertan “modu intentsiboagoan iritsitako dira suspertze eta erresilientziarako Europako funtsak ehun sozioekonomikora, Euskadin inoiz abian jarri den zerga-pizgarririk handienak, hain zuzen”.

Aurretik, Finantzen Euskal Institutuko zuzendari Francisco Javier Arnáezek lan-mahai honetan parte hartu du: “Kapitalen merkatuetarako sarbidea: erronka bat enpresentzat”.

Informazio gehigarria